XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Etxebarnean etxekojaunak inor izan nahi badu, guzti horren
Badauka familia: badut andrea, badut semea, alaba ere badut nik
.
Badauka ganadu-jendea: hiru behiak...txerriak...bi idi...
.
Badauzka lan-baldintzak: etxean ditut nereak, akuilu, aitzur, goldeak, uztarri eta edeak
; otordua ere izango du: nausia naiz mahainean
.
Ni eta nirea, naizena eta daukadana; bi giltzarri horien arteko harremana dateke Elissanburuk aditzera ematen duena; baserri-ideologiaren gakoa, alegia.
Bakoizti-ideologiaren imajineria bete-betean legoke poema honetan, askikortasuna adierazita legoke.
Egia da baserritarrak ez duela ideologia hori izan eta, izan duena izan duela, ideologia ez du berdin bizi eta adierazi, baina hizkuntzean landurik dauzkan ikonoek antzeko errealitate bat isladatzen dutelakoan nago.
Hegazti-metaforan ikertuaz hori da behintzat agerian utzi nahiko nukena.
Animalien artean hegaztia da
Lurraren oinarria eta bertakoitasuna baserritarrak hegaztiari begiratuaz imajinatu dituela dirudi: (...).